Author Archive

“Ezker abertzalean, jende bat mundurik gabe geratu da” (Argia, 2016-04-24)

By • Apr 23rd, 2016

Fidelitate berriak sortzeko aukera paregabeak eskaintzen dituen aroa bizi dugu. Fidelitateak ez dira betiko izaten, baina emozionalki zein arrazionalki arrastoa uzten dute zugan. Gainera, jendartea ezin da, orain bezala, etengabe lur-zorurik gabe ibili. Lehenago edo beranduago, ziur naiz xake taula berriz definituko dela eta taula berrian ere nazioak pisua izaten segiko duela. Oso garrantzitsua izango da datozen urteetan garatzen dugun gure nazioaren kontakizuna.

berria



Zoru etikoa, XXI. mendeko inkisizioa

By • Feb 19th, 2014

Eta Euskal Herrian, tamalez, historia behin eta berriz errepikatzen da parametro horietan, tragedia bezala lehen, fartsa gisa orain, Marxi jarraituz. Torkemada inkisidoreaz geroztik, continuum bat izan da gure historian inkisizioa: Erdi Aroan sutan erretzen zintuzten (sorginak eta abar), bestela konbertsioa (moriskoak, juduak), gero erbestea (karlistadak, gerra zibila…), eta azkenik, hiritar eskubidedun gisara ukazioa, bai morala, politikoa zein legala (euskaldun independentistak).



2012ko kontzeptua: hegemonia (Gara. 2012-12-31)

By • Dec 31st, 2012

2012. urtean beste guztien gainetik nabarmendu den kontzeptua indarrez sartu da gure borroka ideologikoaren erdigunera, eta geratzeko asmoarekin etorri dela dirudi. “Hegemonia”z ari naiz. Kontzeptu hau aurten gaizki formulatua ikusi dugu gehiegitan, gehiengo politiko edo instituzionalarekin parekatu baita. Aldiz, Zizekek dioen bezala, borroka hegemonikoa espontaneoki apolitikotzat hartzen diren kontzeptuak bereganatzeko guda politiko ideologikoa da.



Elkarrizketa: “Ideia fetitxeen korapiloak askatu behar ditugu.” Andoni Olariaga (topatu.info)

By • Dec 19th, 2012

Orain eta hemen, ideien planoan, ideia berri-berriak pentsatu ordez, urteen inertziaz gehiegi korapilatu diren korapiloak askatzea da urgentziaz egin behar duguna. Ideia asko gotortu egiten dira, eta erabiltzearen erabiltzeaz atzean dauden aurre-suposizioak ahaztu egiten dira, ideia fetitxe bihurtuz. Esaterako, gaur egun ez dakigu zer esaten dugun iraultza esaten dugunean; hitz fetitxe bihurtu da, korapilo bat. Ideiak eta hitzak adiera konkretu batean eta garai horretako testuingurua kontuan hartuz erabiltzen ez badira, idealismoaren atakatik atera ezinean geratzen gara”



Por un pensamiento coherente (Gara. 2012-10-14)

By • Oct 14th, 2012

“En esa línea, hay quien sostiene que para qué queremos un Estado si va a ser igualmente burgués. Mi pregunta, sin embargo, es la siguiente, ¿cuántas líneas invirtió Marx en escribir cómo sería la sociedad después de ganar al capitalismo? Ninguna. Ahora lo que corresponde no es reflexionar sobre cómo será el estado vasco, sino sobre qué vamos a hacer para conseguirlo. Dejemos las cuestiones que no tocan para más adelante.”



Euskal unibertsitatera bidean (Gara. 2012-09-09)

By • Sep 9th, 2012

Unamunoren ustez herriei askatasuna kulturak ematen die. “Ezazue hegan egiteko askatasuna proklamatu, hegoak eman baizik… Herriari eman behar zaion askatasuna kultura da.” Askatasun hori kultura bakoitzak bere kultura propioa eraikiz eratu behar du, nork bere askatasun propioa. Euskal Herrian, ordea, gure kultura Espainia eta Frantziaren azpikultura bihurturik dago aspalditik, hori jakina da. Boterearen gezur legitimoaren […]



Tsunamiaren ondorengo bestondoaz (Gara. 2012-08-12)

By • Aug 12th, 2012

Ia bi urte izango dira ezker abertzalea panorama politikotik kasik desagertuta (itxuraz) egotetik tsunami bat izatera pasa zela, Bildu koalizioaren txaluparen gainean. Itsasoaren teoria idatzi zen orduan: “orain itsasoa gara” kantatu genuen, eta “itsasoen gehiketa baino gehiago gara, gure destinoa askatasuna da” poema errezitatu genuen, baita ere. Lirika eta poesia asko egin zen fenomeno horren inguruan, baina etorkizunean etorriko ziren erronkei begirako hausnarketa politiko eta filosofiko gutxi.



Ateismoaren kritika. (Gara. 2012-07-08)

By • Jul 7th, 2012

“Oraingo ateismoak bide beretik jarraitzen du. Ez da ahaztu behar aurreko belaunaldiak Espainiaren destino unibertsalean enkarnatua zegoen hezur-haragizko jainko faxista bat erraustu beharra izan zuela. Baina gaur egungo belaunaldiak, ordea, elizari eta haren botere politikoari egiten dizkion ezinbesteko kritikak aparte, Voltairek duela bi mende egin zituen kritikak zozoki errepikatu baino ez ditu egiten (Fernando Savater horren adibide).”



Autoreak plazara: Judith Butler. (Garazi Arrula. elearazi.org)

By • Jul 4th, 2012

“Orain arteko poesia eta ipuinetatik saiakerara eginen dugu jauzi, autoreak ezagutarazteko plaza honetan. Horretarako, pentsamendu garaikidean eragin handia izan duten obren autorea dakargu, Judith Butler filosofo postestrukturalista amerikarra. Orain arte argitaratu dituen ikerketek eremu zabala hartzen dute, hala nola, literatur teoria, fikzio filosofiko modernoa, feminismoa eta sexualitatea, generoa eta identitatearen iraultza. Dagoeneko 90eko urteetan, ezbaian jarri zuen sexua zerbait naturala dela…”



Goien gradora. Xabier Isasi (Berria. 2012-06-21)

By • Jun 21st, 2012

“Izan ere, tamalez, oraindik gutxiengo bat da euskaraz eta goi mailako hezkuntzan egiten den eskaintza. Hedabideak, itzulpengintza, hondakinen kudeaketa edota softwarea dira irakaskuntza-eskaintza horietan jorratzen diren gaiak, eta 2012-2013 ikasturterako UPV/EHUk onartutako Berezko Tituluetatik, 4 graduondoko berriek gai horiek euskaraz landuko dituzte: Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendean; Neuroerrehabilitazioa; Hondakinen kudeaketa eta tratamendua eta Itzulpengintza eta teknologia. Guztiak gaurkotasun handikoak eta gehienak hizkuntzaren iraupenerako behar-beharrezkoak.”