Gua eta Nia atzekoz aurrera: desiraren autonomia zeharkatzean
By igalletebeitia • Jul 5th, 2010Ez gaitezen, tolerantziaren endredutan erori, identitatea eskluzio batetik eraikitzen da beti. Azpimarratu beharrekoa da, eskluzioak ez duela ukatzen unibertsala izateko asmoa. Ez duela ukatzen ezta, desberdinen arteko artikulazioak ez egitea. Eskluzioak daukana da marra bat baduela. Antagonismoa deitzen dena. Horrek banatzen gaitu. Mugak ditu. Logika hori beraz ez da, zama, baizik eta dikurtso politikoa eraikitzeko funtzionala den tresna bat.
