Author Archive

Lacan III: Erreala eta ‘objet petit a’

By • Jan 27th, 2013

Erreala ez dago errealitatetik guztiz isolatua, bere burua sintoma gisa adierazten du ordena sinbolikoan. Horrek ez du esan nahi, noski, sintoma Errealari dagokionik, baizik eta Errealean duela bere objektua, alegia, trauma.



Lacan II: desira eta inkontzientea

By • Jan 18th, 2013

No, you can’t always get what you want
No, you can’t always get what you want
No, you can’t always get what you want
But if you try sometime, you may just find
You get what you need.



Lacan I: Irudizkoa eta Sinbolikoa

By • Nov 25th, 2012

Lacanen arabera, hiru dira giza errealitatea osatzen duten erregistroak: Irudizkoa (l’Imaginaire), Sinbolikoa (le Symbolique) eta Erreala (le Réel). Hirurak dira elkarren menpeko eta Lacanek korapilo borromeoaren bidez adierazten du hiruren arteko lotura hori, eraztunetako bat (erregistroetako bat) kenduko bagenu, korapiloa (giza errealitatea/subjektibitatea) guztiz desegingo litzateke.



Musika Nietzscheren filosofian II

By • Sep 25th, 2012

Dionisok musikaren bitartez irakasten digun egia da, hain zuzen, egiarik ez dagoela, berau esentzia gisa ulertuta, berbaitango gauza gisa; alegia, egia, gizakiak errealitatearekiko daukan harremanera mugatu egiten dela, beti. Hori da eta ez beste ezer, existentziaren laztura, ikaratu egiten gaituen huts metafisikoa.



Musika Nietzscheren filosofian I

By • Sep 17th, 2012

Indar dionisiakoa extasian aurkitzen den horrengan begirada jarriz uler daiteke ondoen; dantzan zein kantuan denboraren eta kasik espazioaren nozioak galtzen dituen pertsona edo taldearengan; orgasmoak inbaditzen duenarengan; Beethovenen sinfonia baten barruan desagertzen denarengan. Desagertzea. Hori da dionisiakoa. Baina ez besterik gabe desagertzea. Ez. Nolabaiteko indar kaotiko eta ia totalitarioan disolbatzen da pertsona, hizkuntza, pentsamendua… dena!



Masa ideologiaren kontsumitzaileari (Gara. 2011-11-14)

By • Nov 14th, 2011

“Bizitza osoan ez dut armarik ukitu. Inoiz. Bonbarik ere ez dakit nola egin eta sekula ez dut motolov koktel bat hurbiletik ikusi (gehienez, akaso, irudi edo pelikularen batean). Eta, gera dadila argi; ikastola batean ikasi nuen! «Hori bai harritzekoa!», pentsatuko du norbaitek. Bai andrea, bai, artilleria arloa programan ez zegoela ziurtatzen dizut, ezta eskolaz kanpoko ekintzetan ere! Beraz, begira, Lehen Hezkuntzatik batxilergoraino dena gainditua, nota onez eta pistola batekin tiro nola egin jakin gabe! Hara! Agian, zuk akademia militarrak izango zenituen buruan, oso ezberdinak dira horiek, ordea. Baina, aizu, denok erratzen gara noizbehinka.”