Author Archive

Corpus politikoa

By • Jan 21st, 2014

Sinesgaitza zena gertatu da. Sinesgaitza, eta ez fede faltagatik, interesen antagonismoan galtzen ziren baldintzetan korapilaturik zegoen gizarte bat izan garelako urteetan baino. Eta gertaeraren bidegurutzean gorputzdura politiko bat aurkitzeko gai izan gara. Ez da izan manifestazio baten indarra propietate kuantitatiboen bitartez neurtzeko gai izan garelako. Ez behintzat oraingo honetan. Momentuen zerrendaketek ez diete kausalidade zehatzei jarraitzen normalean, inprobisazio batean murgiltzen direnak ere badaude.



Higiemoniaz: hegemonia higieniko baten deskribapena

By • Jan 10th, 2012

“Antonio Gramsci dugu hegemoniaren kontzeptuaren etorrerari ateak irekitzen dizkiona. Honekin batera Ernesto Laclau-k gerora bere lan mardulenetako batean, terminoaren beraren interpretazio sakon bat egiten du. Ala ere, Antonio Gramsci onartzen da kontzeptu honi dimentsio berri bat emateko aukerak irekitzen dizkiona. Posibilitate berri hauen egunsentian gizartearen beraren ikuspegi berri baten lehenengo orduak deskubritzen dizkigu Gramsci-k. Zertaz ari gara ordea hegemoniaz ari garenean?



Fantasia Zeharkatzea

By • May 24th, 2011

Erreala, hantxe zegoen. Lacanen erreala aurrez aurre ikusteko gai ginen denak, denak hortaz konsziente ez ginen arren. Ez zegoen nondik alde egin leku hartatik, ez bait dago nora jo errealez asetutako desertu urdin horretan. Ez dago laguntzarik edo atzeko aterik zein larrialditako aurreikuspenik handik aterako gintuenik arazorik balego.