Author Archive

Euskaldunik ez dago? Ez, eta ezin da egon!

By • Apr 14th, 2011

Azken egunotan bitan harritu naute euskal fededunek. Euskal fededuna naizen aldetik, bat egiten dut haiekin, baina konturatu naiz, berriro ere esan beharko, ez naizela haiek bezain fededun. Edo nire fedea bestelakoa dela. Bai, nik ere euskal herrian eta euskaldunengan dut fedea baina nirea beste natura batekoa da. Posmodernismoak jota nago. Eta sinesten badut ere, ez dut nire sinesmenetan sinesmen handirik. Nire sinesmen iturri bakarra, natura bakarra, jendarteko gorabeherak direla uste baitut.