Author Archive

“Gure dantzak, gure ohiturak, gure ikurriña… Hori porno identitarioa egitea da” (Argia, 2016/04/24)

By • Apr 23rd, 2016

Anomalien bertute nagusia identitatea biluzteko duten ahalmena da. Anomaliek identitatea interpelatzen dute: zu ere kontu historiko bat zara, ez zara berezkoa, historian modu bortitz batean sortu zara, asmakuntza zara, menderakuntza harreman baten ondorio zara… Eta gu horren ondorioz anomalia bat gara eta ez gaude ados tokatu zaigun tokiarekin. Modu horretan uzten dugu agerian identitate hegemonikoaren izaera.



Datozen garai biolentoen zoru etikoak (Berria. 2014-01-05)

By • Jan 5th, 2014

Zoru Etikoari buruzko ezbaia pil-pilean zutela sabai estetikoa jausi zen legebiltzarkideen buru gainera Cabacasen hilketa aztertzeari uko egin eta segituan Aldekoa izendatu zutenean. Inor ez zen ohartu: Deustuko Unibertsitateko Gizarte Barometroaren arabera, EAEn hamarretik batek ezagutzen du Jaurlaritzaren Bake Plana. Eta Zoru Etikoa zenbatek? Nork daki nolako zorua den? Gogorra al da? Asfaltozkoa? Edo harlauza […]



Wert, Fernandez eta beste, herrialde miragarrian (Berria – 2013-11-03)

By • Nov 4th, 2013

Normalean wertlegez aritzen garela; halako legez non erdara dugun nagusi eta matxismoa eta homofobia eta arrazismoa eta elitismoa, non eta itsu eta sorgor garen justizia ezaren eta zapalkuntzaren eta esklabotzaren eta natur hondamendiaren eta, oro har, gizalegez ahaztu behar ditugun bidegabekeria guztien aurrean.



Euskal atzerritarron errepublika (berria, 2013-09-08)

By • Sep 8th, 2013

Euskal Herri politiko independentea proposamen bat da: bidaia horretan gabiltzanok beste guztiei egindako gonbit bat, ororen botere publiko bat Euskal Herri prepolitikoen orpotik eraikitzeko gonbitea. Jakina, ez dute baietz esango besterik gabe, ez da erraza izango kontrakoak horretara limurtzera. Hartara, zapalduen aliantza eta ekimenen bidez herri politikoa eraiki behar dugu, zerbaiten berdinak eta zerbaiten bestelakoak direnen aliantzek osatutako herri politikoa.



Gizartearen kontra (Berria – 2013/07/14)

By • Jul 15th, 2013

Gizarte kontzeptua jaio zenetik dispositibo bat izan da estatu-mendeko populazioak homogeneizatzeko eta lehengo antolakuntza komunitarioak garanduz jendeak lokatu eta sakabanatzeko. Horrela egituratu ziren nazio-merkatuak. Harrezkero, estatu modernoek zeinek bere neurriko gizartea sortu dute, nazioaren bertsio apolitikoa, estatu-instituzioen biki osagarria, bestalde pribatua…



“Urzainqui” aporia: nazionalismo juridiko hutsaren ezintasunaz

By • May 15th, 2013

Herria sortuz eta herriarentzako aitortza eskatuz estatu bat aldarrikatu nahi du soberanismoak. Herria (jendarteko dinamikek herri-mugimenduek sortutakoa) da predeterminatua eta aldi berean eratzailea, ez estatua. Estatua tresna bat da herri-boterea gauza dadin, ez da tresna segurua, ordea.



Motibo barik, presoago (Berria, 2012-01-12)

By • Jan 12th, 2013

“Ezker Abertzaleak aktore kolektibo gisa iraungo badu, presoen motiboen dimentsio etiko eta politiko horiek agerrarazi beharko lituzkeela eta ondo atxiki independentismoaren oldarraren kariaz direla preso. Eta bururatu zait oldar hark sortu dituen on-gaitz guztien kargu egiteko gai izan beharko lukeela, balantze politiko eta etikoari beldur barik. Bestela, presoak iraganeko karga astun bat baino ez dira, iraganaren artxibo atxiloa. Ziegara eraman dituen borrokaren motibo eta eginak ahantziz gero, haien ordez elkartasun afektibo zintzo bat haizatuz, presoen afera despolitizatzen da, eta zer zentzu du, orduan, presoak? Motibo barik dago, presoago, zertarako galdezka.”



Eguraldia, patua eta zaborra (Berria 2012-11-11)

By • Nov 13th, 2012

Jendartea aldatu nahi duenak jakin beharko luke mintzakideak eraldatu behar dituela, eta aurrena bere burua. Gainera, oraingo krisiak eragindako premia larriek ez omen dute handitara jokatzeko aukerarik ematen, zuhurtziaren tenorea ei da. Beldurrarena ere bai. Eta askok ez dute ardura gehigarririk nahi, ez dute entzun nahi, esaterako, soluzioak beren esku(menak) direnik, are gutxiago erantzukizunak.



Post nazionalismoaren ordua. Hauteskunde usaineko gogoeta badaezpadakoa eta irekia

By • Oct 8th, 2012

Askoren ustez soberanismoaren dema nagusia estrategikoa da: nola arraio lortuko dugu estatu propioa? Nire ustez erronka nagusi hurbilena diskurtso eta praktika soberanista artikulatzea da. Nazionalismoa atzean utzirik, estatu propioa, errepublika, herri honetan bizi diren guztientzako proiektu askatzailea dela sinestea eta sinestaraztea. Jokoan dagoena herri subiranoa da. Eta horretan denok irabazle.



Pentsamendu Kolonizatuaren ajeak: euskal hitzaren kasu bitxia

By • Jun 10th, 2011

“Hausnart aldizkarian agertu den artikulu baten haritik jorratuko dut gaia. Oro har, naziotasuna eta nazionalismoa, bizi-praktikak eta proiektu politikoak, identitateak eta identifikazioak, kontrajartzen dira eztabaida honetan. Nik hizkuntzaren tratamendura eraman nahi izan dut kritika hau, eta sinbolismoa (bizi-mundu psiko-kontzientea, hots, gogoan agertzen den eran) eta sinboloak (proiektu ideologikoak, gogoak hala ematen dituen eran) elkarren aldean jarriko ditut: euskarak, esango dut, sinbolismoa galdu zuen erruz, horren ordez, sinbolo bilakatu zen erdal bizi-munduan; eta orain, gainera, sinbolo estatus hura galtzen ari da. Eta defendatuko dut euskarak (euskaldun-arteak) bere gainekoa izateko eskumena duela, euskara euskal izatearen sinbolismo-matrizea dela eta ondorioz, euskal izatearen sinbolo nagusia izan behar duela, baita erdal diskurtsoetan ere.”