Author Archive

«Globalizazio ereduen artean, desatseginenari heldu dio Europak» (Berria, 2012-06-20)

By • Jun 21st, 2012

«Globalizazio ereduen artean, desatseginenari heldu dio Europak» Mitxelko Urangak Europa du aztergai nagusi ‘Espektroak’ trilogiaren hirugarren liburuan Juan Luis Zabala Donostia (Berria 2012-06-20) «Galdera handia, larria» planteatzen du Mitxelko Urangak Espektroak. Euskaldunak Europan liburuan, Paulo Iztueta editoreak azaldu duenez: «Ea gaurko egunean euskarak, Euskal Herri euskaldunak zer kokapen soziologiko duen, zer presentzia, egungo lurraldean, zer […]



Apodakaren ‘Norberaren autonomia krisian’ lanak irabazi du Zelaia saria

By • Dec 29th, 2011

2011-12-24 Apodakaren ‘Norberaren autonomia krisian’ lanak irabazi du Zelaia saria Egun norbanakoa kontsumo produktu baten gisa eraikitzen dela dio autoreak, eta plazaren balioa aldarrikatzen du Beste zazpi idazlek aurkeztu dituzte lanak sariketaren hamaikagarren edizioan Iñigo Astiz Iruñea «Modernitatean norberatasuna landu beharreko zerbait zen, eta orain ia-ia Eroskin eros daitekeen zerbait». Bortitza da aldaketa, eta plaza […]



Mitxelko Uranga: “Zer mamu gorpuztu nahi dugun adostu behar dugu”. (Berria. 2011-10-15)

By • Oct 16th, 2011

“Utriusque Vasconiaek saiakerak argitaratuz egiten duen lana eta ahalegina laudagarritzat eta eskertzekotzat ditu Mitxelko Urangak. «Euskal Herriak behar du euskal intelligentsia, behar ditu euskal pentsalariak. Betidanik ibili izan gara kanpotarren pentsamenduak aztertzen eta haien atzetik jotzen, eta Utriusque Vasconiae bezalako argitaletxeen beharra dugu». Lapiko kritikoa bloga eta hAUSnART aldizkaria ere oso egitasmo txalogarriak iruditzen zaizkio. «Uste dut azken urteotan gazteak —eta ez hain gazteak— lan handia egiten ari direla pentsamenduaren arloan, oinarri zaharretan oinarrituz baina gauza zahar asko eraldatzen eta iraultzen. Uste dut hor bide polita dagoela egiteko».”



Kartografoari erantzuna

By • Mar 30th, 2011

“Martxoaren 27ko Berrian Mairuen istorioak izeneko artikuluarekin Angel Rekalde idazleak historiaren aurka omen daudenen kontra egiten du berriz ere, ustez euskal mamuaren aurka konjuratu omen diren botere ez-arrotzen aurka – oraingo honetan irainez lagunduriko izen propiorik aipatzen ez duen arren, formak mantentzen dituen arren –. Eta, beste behin ere, eztabaidaren nondik norakoak behar bezala ulertzen ez dituela erakusten du hasiera-hasieratik, komunean dugunari muzin eginez saiatzen baita etengabe distantziak areagotzen.”



Zelan eman diezaiokegu berriz ere zentzua euskalduntasun hitzari?

By • Mar 12th, 2011

Egi berriren bat sortu edo ahalbidetu ahal izateko, aurreko egiren batekin amaitu beharra dago nahitaez – hil eta errautsetatik sortu –, subjektua sortu egiten delako beti ere botere-eremuren baten mendean, Butler-ek esan bezala. Horrexegatik, egungo gure helburua ez da benetan nor garen ikertzea, bagarena ukatu eta errefusatzea baizik – ondoren, zer edo zer berria asmatu ahal izateko, non berri den hori mamuaren gorpuzteren bat den nahitaez –. Antagonismoa, ukapena abiapuntu izanik, subjektibotasun – euskalduntasun – eredu berriak asmatzeak izan behar du benetan helburua.