Author Archive

BakalHau – Komunismo banatua

By • May 5th, 2014

Azken urtetik hona, lagun batzuekin, bizi ditugun garai berri haueninguruan eztabaida interesgarriak izan ditugu. Eztabaidetan askotan termino marxistak erabili izan ditugu eta kezka beti hor dago; nola uztartu gaurko gaiak eta marxismoaren ikuspuntua […] Horretarako Komunismo banatuaren eztabaida abiatu dugu […] Egin nahi dituzuen ekarpenak, eztabaida irekita dago.



Berri Txarrak: Kapitalismoa euskal balioekin (Argia 2011-07-31)

By • Jul 29th, 2011

“Ideologiarekin jarraituz, errebelde apurtzaileek –irrati formulen dinamiken alde– shitty music edo euskaraz esatearren, langileriaren-gehiengoak-entzuten-duen-popa-eta-haien-tabernak, errotik kritikatuko dituzte. Argudio musikal bat bera ere eman gabe mespretxatuko da shitty music-a: “noiztik da zaborra hemen dibertigarri?!”. Total, jabetzeko VI-VII-I, I-III-IV, II-V-I eta abarreko akorde segida berak egiten dituztela Shakirak eta Berri Txarrakek, eta hitzen gama ezberdina eginda ere, bigarrenaren ukitu depresibo eta kastrantea kenduta, nahiko antzekoak direla mundu proiektuak: “Ospea edonola”. Musika aisialdia besterik ez da, denak berdin jarraitzearen aldeko tresna bat gehiago, eta, haustura birtuala antzeztean, lilura bikoitza. Batak onomatopeiak ditu, besteak “ouo”, “uoo”, “ooo” eta sistema bokalikoaren bestelako erabilpen minimalistak.”



Wagner kasua: Musikaren zaharkitze behartua I

By • Jun 17th, 2011

“Wagnerrekiko gorrotoa piztu ohi duena ez da bere musika izaten –teknikoki mintzo direnek zalantza gutxi dute. Poeta 1883an –errepika dezagun– hil zela jakinda ere Wagnerren nazionalsozialismoarekiko loturarengatik egiten dio askok hil osteko epaiketa. … Edonola, protofaxismoaren bandera haizatzen dutenei zenbait datu gogoratzea ez legoke soberan.”