Author Archive

S Zizek: Maitatu errukirik gabe -III- Mozart: Così fan tutte

By • Sep 19th, 2014

Arantzazuko Symposium Platonikoan Slavoj Zizek-en hitzaldia Europako maitasun-zinema kanonikoari buruz arituz hasi zen. Gero hitzaldiaren muina jada transkribatua izan den Hegel eta ezkontzari buruzkoa izan zen. Hemen transkribatzen den zatia Mozzart-en Così fan tutte operaren inguruko hausnarketa da, hitzaldiaren bukaeran Rousseau-ren Julia edo Heloisa Berria eleberriaz zein bikote komunistaz esan zituenak beste baterako utziz.



Nork esan du posmodernitatea?

By • Aug 29th, 2014

Walter Benjamin pentsalari marxistak “Kritikoaren teknika 13 tesitan” testu laburra idatzi zuen 1928an. Nago, modu kontzientean ala ez, kritiko oro dagoela jakinaren gainean XII.ean adierazten duenaz: Kritikoaren artea labur-labur ideieri uko egin gabe sloganak sortzea da. Hausnarketa kritiko labur honetan, bidean elkartuko diren hiru slogan proposatuko ditut ardatz gisa. Bat da “Posmodernitatea passé da!”, bestea “Estatugintza ez da tribugintza”, eta hirugarrena “Euskalduna desagertu egin behar da”.



Euskaldungoaren mamuak

By • Aug 11th, 2014

Jakin badakigu, noski, egoerak bultzatuta dela, nahi gabe dela, eta ez dagoela batere apropos eginda! Baina hala eta guztiz ere: nahi gabe izanda ala ez, euskalgintzak euskaldungoaren zikiratze sinbolikoa suspertzen duela ere esatea ez da demasia bitxia.



Gaza eta agiria

By • Aug 1st, 2014

Hemen, ez gabiltza Israelgo estatuaren legitimitateaz diskutitzen. Estatuak ere kontingentzia historiko hutsak dira. Israelgo estatuaren existentziaren kontrako argudioak (artifiziala da, mendebaleko txontxongiloa ekialde hurbilean jausgailduta etabar) hutsalak dira. Bestela begira mundura eta esaidazue zein ez den estatu artifiziala eta zein ez den inperio baten edo besteren iturburu edota ondorio […] Arazoa da jatorriko estatu-biolentziaren espiritu etiko-politiko demokratikoa (terrorismoaren erabilera barne) guztiz ahaztuta eta baztertuta dagoela, eta gaur egun, guztiz dagoela etnikotasun juduaren ahulezia partikularistan errotuta!



M Hardt – Maitasuna kontzeptu politiko gisa (III)

By • May 30th, 2014

Bestela esana: onartu behar direnak anizkoitasunak dira zuregan barruan eta ugaritasunak besteengan halaber. Horrela jende ugarien arteko anikoiztasun desberdin horien bidez ematen diren batze eta elkartzeekin sortzen da berritasuna diferentziatik.



A Badiou: Maitasunaren sistoleak eta diastoleak – sexuazioaren axiomak (II)

By • Mar 28th, 2014

Arantzazuko Symposium Platonikoan Alain Badiouk eman zuen hitzaldiaren transkripziora gatoz berriro. Oraingoz zati bat besterik ez dugu aurkeztu. Bertan Badiouk Lacan-en ez dago harreman sexualik esaldiaren esanahiari buruz hitzegiten du. Gero maitasunak sexuaren egia ekoizten duela azpimarratzen du eta ez alderantziz, hau da sexoa ez da maiatasunaren egia; eta honetaz gainera maitasunaren ebentoan, kasualidadez sortzen […]



S Zizek: Maitatu errukirik gabe -II- Hegel ezkontzaz

By • Mar 14th, 2014

Slavoj Zizek-en burutu zuen emanaldiaren sarrera aurkeztu zenean aipatu zen, halaber, bere hitzaldiaren muina Hegel eta ezkontzari buruz izango zela – bidenabar Mozzart-en Così fan tutte operaz, Rousseau-ren Julia edo Heloisa Berria eleberriaz eta bikote komunistaz ere hitzegingo zuela aurreratuz. Hona hemen, hasteko, Hegelek ezkontzaz zer dion. Hasieran astuntxoa-edo iruditzen bazaizue ez amore eman, arren, eta jarraitu irakurtzen, irakurri ahala Hegelen pentsamenduaren muina gai honetaz ulergarri(egi)a bilakatzen da-eta.



M Hardt – Maitasuna kontzeptu politiko gisa (II)

By • Feb 28th, 2014

Maitasuna kontzeptu politiko gisa hondatzen den lehen modua da identitarearen nozioarekin gertuegi lotuta agertzen denean, berdinaren maitasuna alegia. Honen parean, maitasunak bere funtzio politikoa gordetzeko bestetasunari irekia agertu behar da, gertutasunetik haratago doan giza-kontzeptu bezala funtzionatu behar du maitasunak.



Feminismoaren diferentzia eta maitasuna (II) – Joera etikoa eta ‘beste’(ar)en errepresentazioak)

By • Feb 14th, 2014

Nabaria da de Lauretisek nazioarteko feminismoan operatzen duen banaketa maitasunaren hizkuntzara trasladatu daitekeela, nahiz eta joran erotikoan eros nozioak maitasun erromantikoan nagusitzen diren sexualitarearen imajin subordinatzaileak gainditu egiten dituen, noski. Hemendik aurrera aipatuko ditugun joran etikoaren inguruko ekarpenak gehiago daude lotuta agape eta philia moduko nozioekin, maitasunaren zentzu politiko estriktoagoa emanez: elkartasuna, aizpatasuna, komunitatean parte-hartze aktiboa etabar.



Kolonialismoaz-eta

By • Feb 7th, 2014

Kolonialismoa dominakuntzaren narratiba nagusitzat ulertu zuten Edward Said edo Gayatri Spivak moduko intelektual post-kolonial eta subalternoek, izan ere, bereizketa zehatz batean oinarrituta dagoena: alde batetik ezaguna dena dago (gu, Europa, Mendebaldea, modernitatea, jakintza, zibilizazioa) eta beste aldetik arrotza dena dago (haiek, Ekialdea, Orientea, barbaroak, indijenak, oskurantismoa).