Author Archive

Dabilen elea sariketako hitzaldi laburra (Joxe Azurmendi)

By • Nov 7th, 2012

“Euskararen bidea denon artean egiten ari gara; bestela esan, gurea azkengabeko trekking luzean bizi den familia da. Beti bidea egiten, euskara batua egiten, kulturako euskara egiten, zientziakoa, haur literaturako, poesiako, fikzioetako, kazetaritzako euskara. Ikastoletako irakasleak, hiztegigileak, gramatikagileak. Baditut urte batzuk, eta bide honetan guztian pentsatzen badut, taldearen eta familiaren kontzeptuak asko zabalagotzen dira. Neure hastapenetan aitzindariak ageri zaizkit, maisu eta adiskideak: Txillardegi, Aresti, Krutwig, San Martin Otsalar, Gandiaga, joanak direnetatik bakarrik aipatzeko. Eta behialako Karlos Santamaria, Rikardo Arregi, Eusebio Osa. Eta orainagoko eta gaur-gaurko idazleak, harrituta irakurtzen ditudanak. Nik uste dut orain oso ondo idazten dela.”



Txillardegiren ohorez: ETAren zikloa (Berria. 2011-11-19)

By • Nov 19th, 2011

“Gustatzen bazaigu eta ez bazaigu, ETA ez da ETA bakarrik. ETAren zikloa esan genezakeena egundoko aldagoitzar dramatikoa izan da gure historian, Euskal Herri zaharra politikoki nahiz kulturalki erroetaraino astindu eta eraldatu duena. Dena ez du ETAk egin, hainbat gauza momentuko ETAren aurka egin da zalantza gabe (Txillardegik 1967an utzi zuen erakundea, 2000n Aralar bultzatu du), baina, kulturalki bederen, ezer gutxi uler daiteke Euskal Herriaren bilakaeran ETArekin etorririko berritasunak gabe.”



Bortxaren kondenamaniaz edo kontzientzien kontrolaz (II) [Indarkeria kondenatu behar da?]

By • Oct 25th, 2010

“Ez, ETAren bortxa kondenatu gura ez izatea ez da derrigor ETAren alde egotea, eta gutxiago ETAk egiten duen guztiaren alde egotea. Da, lehenik eta behin, xibboletaren probari uko egitea: ibi edo pasabide kontrolatzaileen tranpan ez erori nahi izatea. Eta da, bigarren, kondenaren erritual obligatuari Botere publikoak ezarri dion balioa eta esanahiarekin desadosasuna erakustea. Da, txantaiaren taktika politikoa salatzea. Ez da tragedia ignoratu eta mutu gelditzea. Inposatu den mintzairan ez mintzatu nahi izatea da, mintzaira hori isiltasunarekin kondenatzea. Da, “terrorismoaren” aurka joateko aitzakiaz muntatu den Inkisizioan denok parte hartu behar izateari muzin egitea.”



Bortxaren kondenamaniaz edo kontzientzien kontrolaz. (I) [Eva Foresten oroiz. Alfonso Sastreren omenez.]

By • Oct 19th, 2010

“Nire tesia oso sinplea da: bortxaren kondena esijitzea ez da demokratikoa, eta hori esijitzen ari direnak ez dira demokratak, mentalitate inkisitorial fanatizatuak baizik. (Dela amorru politikoagatik, galdatzailearen olde fundamentalistagatik, edo jarrera erlijioso-moral legitimo baten zabalkunde faltsuagatik esijentzia publikotara). Goazen gaira zuzenean.



Torturari buruz behin eta berriro

By • Oct 12th, 2010

Hasteko, torturatuarentzat tortura inoiz ez da iragana bilakatzen, presente dago beti. Bere bizitza eta bere nortasuna bilakatu da. Zergatik? Nik uste dut, batetik, torturak pertsona bezala txikitu egin zaituelako. Ikusi duzulako, ez dagoela zure esku zeu izatea. Pertsona bezala tratatua izateak egiten gaitu pertsona, baina hain zuzen beharrena litzatekeen tokian eta orduan, ez zara pertsona bat.