Author Archive

Soberania zergatik pentsatu behar den globalizaziotik eta abertzaletasunaren ortzadarrak (EAJ, Bildu, Ahal Dugu) ez duen planik/ideiarik (The ghost of Europe is haunting Europe)

By • Jun 11th, 2016

“XXI. mendeko abertzaletasunaz” EHU Udako ikastaroan aurkeztuko dudan hitzaldiaren hasiera. “Globalizazioa, postnazionalismoa eta etnizitatea” https://www.uik.eus/eu/xxi-mendeko-abertzaletasunaz Has gaitezen esaten, euskal abertzaletasunak, bere ostadarraren kolore guztiak kontutan harturik (EAJ, EH Bildu, Ahal Dugu), ez duela globalizazioari eta neoliberalismoari buruzko diskurtsu argirik, eta beraz esan dezagun globalizazioan galdurik dabilela. Eta hau da garrantzitsuena, abertzaletasunaren eredu klasikoak jada bere […]



«Literaturak ez du islatzen errealitatea: sortu egiten du» (berria, 2016-05-08 – osoa)

By • May 8th, 2016

“Eredu nazionalistak —ze aipatzen dugun hau eredu nazionalista da— herri bat-hizkuntza bat-subjektu bat eskemari jarraitzen dio. Eredu horrek ez dio euskarari laguntzen, euskararen arazoak estaltzen ditu. Esan dezakegu eredu hegeliarra dela. Zergatik? Beti narratiba bera duelako: subjektua sortzen da, kontraesan batzuen bidez hazten da, eta beti amaitzen du bere buruaren osotasuna nolabait erdietsiz. Zein da horren arazoa? Euskara ez dela inoiz hizkuntza nazionala izan, baizik eta klase sozial batena, eta hain zuzen klase sozial horren kontra erabili den hizkuntza. Gaurdainoko euskal literaturaren historia guztiek falazia hegeliarrari segitzen diote. “



Masokismoa gaindituz: Goza dezakegun nazio baten alde (Argia, 2016/04/24)

By • Apr 23rd, 2016

Krisi hotsak nonahi sumatzen dira azkenaldian: Euskal Herria ardatz duen ezker politikoan, bere burua berrasmatu nahian ari diren zenbait herri mugimendutan, euskal kulturan… Badirudi gizarte sektore oso batek ziklo bat itxi duela. Eta ondoren, egoera berrirako erreminta ideologikoen faltan ikusi duela bere burua. Egoera horri irtenbidea bilatzeko ahalegin gisa ulertu behar dira azken urteetan eztabaida ugariren iturri izan diren saiakerak independentismoa nazionalismoaren marko teorikotik harago eramateko. Artikulu honetan, Joseba Gabilondo Michigan State Universityko irakasleak ildo horretan egindako planteamendu batzuei erantzun nahi izan die, eztabaida aberaste aldera.



Politika ez-likidoa, paradigma jarraitasuna eta fantasia politikoen indarra

By • Dec 23rd, 2015

Azken hauteskundeak direla eta, denok gabiltza politologo bihurturik (bestetan filologo, sukaldari edo futbol analista ibiltzen garen bezala) eta emaitzak hain izan dira harrigarri non aldarrikatze apokaliptiko eta erdi-histerikoek irabazi duten eguna: paradigma aldaketa, garai baten amaiera, eta abar. Freud arte, histerikorik handienak gizonezkoak kontsideratzen zituzten, besteren artean Freuden irakasle Charcotek. Are, gerrarekin eta pobreziarekin lotzen […]



Postpornoa, posnazionalismoa (post-ak noiz amaituko zain)

By • Nov 18th, 2015

Joseba Gabilondo, “Hitzaurrea” Eduardo Apodaka, Identitate eta anomalia (Pamiela, 2015) — Euskal ideologia berri bat sortzen ari dela aldarrikatu behar dugu, ezeztapen bikoitz baten barnetik eta ezeztapen horretaz bestalde: euskal ideologia 2.0 iritzi diezaiokeguna, baina baita ere euskal postideologia, edo euskal ideologia neoabertzalea. Baina, elkarrekin lanean ari garen ideiak eta jakintzak salbatuko edota kondenatuko gaitu. Elkarrekin lanean ibiltzeak ez du esan nahi adostasunik egon behar duenik. Kritika bizien eta liskartienak ere auzolan dira. Hala, elkar enoratzea eta bakarrik idaztearen sindromeak kondenatu behar dira jarrera etiko intelektual ez bezala. Eta oraingoz euskal autore gehienek ez dute elkar aipatzen eta eztabaidatzen.



Euskal ideologia 2.0

By • Jun 29th, 2015

Twitterrez egindako eztabaida edo txio-tirokada batzuk aparte, uste dut saiogintza berri honek duen oztoporik handienetakoa zera dela, saiogile bakoitzak bere kasa ari den usteaz idazten duela gehienetan: bakarrik dagoen eta era demiurgiko batean bere txokotik tiro eginez, frankotiradore gisa, idazten duen onarpen gezurtiaz, salbuespenak salbuespen.



Jon Juaristi eta biolentoak: autobiografia “gansteril” eta mafioso baten irakurketa zizekiarra

By • Nov 24th, 2014

Euskadi sariak irabazitakoak lan-da-lan ari dira. Atxagak hiru kontakizuneko liburua aterako du laster, Harkaitz Canok kantu-letra asko egin ditu azkenaldian, Joseba Gabilondo globalizazioari buruzko saiakera batean ari da…Idoia Estornesek beste liburu bat atera nahi du aurki, franquismo garaiko ELA sindikatuaz,eta Jon Juaristik monarkiari buruzko saioa publikatuko du datorren astean



New York – Martutene (Euskadi Saiakera Saria, 2014) Prentsa Oharra

By • Oct 30th, 2014

Polemikarako bidea zabaltzeko —polemikak baitirudi hitz egin-arazteko bide bakarra Euskal Herrian— derradan, egun saioa narratiba baino garrantzitsuagoa eta beharrezkoagoa dugula. Inondik ere ezin aldarrikatu saioa jada errotu denik Euskal Herrian, baina pentsatu nahi dut geroa berea dela, literaturaren eta pentsamenduaren geroa berea duela.



Populismoa: Euskal abertzaletasunaren imajinazio politikoa populista al da? (Podemos eta Front National-i buruz)

By • Jun 5th, 2014

(Behekoak apunte azkar batzuk dira, seguruenik errebisio eta zuzenketa ugari eskatuko dituztenak, azken egunetako aldaketen presak diktatuak) Hara non gutxien espero genuen hitza eta eraketa politikoa bihurtu den egun Euskal Herri kontinentala eratzen duten bi estatuetan egoera politikoa esplikatzen duena. Marine Le Pen-en gorakada sinestezin eta eskuindar-fundamentalistaren ondoan, EHBildu, ERC eta Podemos-en garaipenak ditugu populismoaren espektro […]



Joseba Gabilondo: The National Primal Scene: On Spain’s Cinematic Invisibility and the Global Emergence of Basque and Andalusian Cinemas.

By • Apr 5th, 2014

Ocho appelidos vascos-en arrakasta dela eta, hemen argitaratzen dugu gogoeta orokorrago bat, humore berezi honen atzean datzan politika eta historia luzea eta konplexua ulertzen lagun dezakeena, egunkarietako artikulu inpresionista motzetatik haratago. Hots, analisi historiko postmarxista, postkolonial eta feminista/queer bat da.