Author Archive

Hegemonia independentista (Berria, 2012-11-30)

By • Nov 30th, 2012

Hegemoniaren jabe izatea ez da boz edo ordezkari kopuruan gehiengoa izatea. Hegemoniarik gabeko hauteskundeetako nagusitza posible da. Baina kasu horretan, jendarteak dituen uste eta balioen neurria ezartzeko gaitasuna ez dagoenez, gehiengo hau trapuzko hankak dituen elefantearena litzateke, eta neguaren gogorrenean hego haizeak iraun lezakeena iraungo luke.



Independentzia eskubide iturri

By • Oct 24th, 2012

Zergatik arrazoitu independentzia? Zergatik justifikatu? Independentziarako arrazoiak ez al dira partikularraren justifikazio eta defentsa? Independentzia eskatu eta arrazoitzeak ez ahal gaitu unibertsaltasunetik urruntzen?



Oñatiko San Martin auzoko gaztetxean Lapiko kritikoaren aurkezpen-afaria (Ekainak 8 20:30etan)

By • May 24th, 2012

Lapiko Kritikoa kolektiboak, jendartean eztabaidak eta gogoeta kritikoak pizteko duen bokazioari jarraituz, Oñatiko San Martin auzoko Gaztetxean Lapikoaren  aurkezpen- afari bat egingo du. Bertan, Lapiko Kritikoa kolektiboaren sorreraren zergatiak komentatu eta hAUSnART aldizkariaren berri emango da. Jarraian, Lapikoan jorratzen ditugun gai nagusien inguruan hitz egingo dugu: Abertzaletasunaren historia, abertzaletasunari kritika, independentismoa indartzeko estrategiak, sozialismoa, esentzialismoari […]



Traineru bakarra (Gara. 2012-03-22)

By • Mar 22nd, 2012

“Abertzaletasunak, beste edozein diskurtso nazionalistak bezala, subjektu politiko bat zedarritzea du xede; nazioa. Diskurtso nazionalistak, naziokoa nor den eta nor ez den esango digu hortaz. Nazioa definitzea, helburu politiko konkretu bat(zuk) lortzeko estrategia politikoa da, helburu politiko bat(zu)en aldeko subjektua mugatzen ari baita. Ñabardurak ñabardura, abertzaletasunaren kasuan, helburu politiko hau independentziarena izan da. Hortaz, euskal nazioaren diskurtso bat egokia izango da definizio horrek barnebiltzen duen jende multzoak helburu politiko horrekin bat egin eta multzo hori zabaltzen laguntzen badu. Laburtuz, diskurtso abertzale bat ona izango da subjektu independentista indartsua egituratzeko gaitasuna badu.”



Zertaz ari gara “Hegemonia” diogunean?

By • Dec 21st, 2011

Garai bakoitzeko diskurtso politikoek termino batzuk jartzen dituzte bogan. Azken urte luze hauetan, gurean, “tolerantzia”, “biolentzia”, “kondena”, “demokrazia”, “bakezaletasuna”… kontzeptuak izan dira edozein diskurtso politiko egiteko exijitu izan diren beharrezko osagaiak. Baina garaiak aldatuz doaz eta horrekin batera diskurtsoak ere egokitu egiten dira (edo alderantziz). “Hegemonia” dugu diskurtso politikoetan gero eta gehiagotan entzuten ari garen […]



Ouroborosa edo politikaren desagertzea

By • Nov 30th, 2011

Mundu osoko mitologia diferenteak naturaren ziklikotasuna eta mugimendu zirkularra azpimarratzen duten kontakizunez beteta daude. Kasu askotan, fase ezberdinen errepikakortasuna azpimarratzen dute eta naturaren behaketan oinarritzen diren kontakizunak dira: Elurra egiten duen garaiari naturaren loraldiak jarraitzen dio, beroa eta uztaren aroak naturaren zimeltzeari egiten dio bidea eta ondoren elurra dator, zikloari berriro hasiera emanez. Gaua eta egunarekin eta ilargiaren zikloekin berdin. Mitologiak beraz, behin eta berriro errepikatzen diren zikloei azalpen bat ematen die eta mundu-ikuskera baten isla dira.



Abertzaletasunetik independentismora (Gara. 2011-05-12)

By • Apr 27th, 2011

“Beste behin ere aberri eguna igaro da eta entzun ditugun diskurtsoen artean, lehen botean, garrantzi gutxikotzat hartu daiteken, baina nire ustez garrantzi handia duen, ñabardura bat azpimarratzea gustatuko litzaidake: Norbera definitzerako orduan EAJ/PNV-k “abertzale” hitza erabili duela gehienbat eta Ezker Abertzaleak batez ere eta EA-k hein handi batean “Independentista” hitzarekin definitu dute nagusiki beraien burua. Honek badu bere garrantzia; nire ustez lehenengo aukerak ez diolako bide ematen euskaldunon helburu politikoak lortzeari eta bigarren aukerak aldiz bai. Hau azaltzea da nire xedea.”



Abertzaletasun esentzialistatik dialektikora (III): Nazionalismo iraultzailea

By • Oct 7th, 2010

Lan hau bukatzeko eta naziotasuna modu dialektikoan ulertu eta abertzaletasunaren eta ezkertiartasunaren sintesia ikusteko azken geltoki moduan ETA-k bere V. Batzarrean eta honen inguruan (1966-1968)egin zuen teorizazioari egingo diogu so. Garai honetako dokumentuetan nabaria da terminologia marxista eta honi dagokion analisi metodoaren erabilera. Hala ere, ez du bere burua marxistatzat definituko, ezkertiartasunaren esparrua modu zabalagoan definitzen duen sozialistatzat baizik. Garai honetakoak dira ETA-k izan zituen lehen zatiketak ere, ETA-berri eta Branka. Lehenengoak aldagai nazionala gutxiesten dutelako eta bigarrenak ETA talde marxista-leninista bihurtu dela diotelako. Ez da erraza ETA-k egin nahi zuen lan ideologikoa, hots euskal nazionalismoa eta ezkertiartasunaren sintesia, egitea. Bide honetan ulertu behar dugu nazionalismo esentzialistatik dialektikora egiten duen jauzia.



Identitate nazionala, nazionalismoa, independentzia.

By • Sep 24th, 2010

David Miller. Sobre la nacionalidad. Autodeterminación y pluralismo cultural. Buenos Airesen, Paidós, 1997. “Las naciones existen cuando sus miembros se reconocen entre sí como compatriotas, y creen compartir características relevantes –qué características son relevantes se vera de inmediato-. Por tanto, es un error comenzar desde la posición de un observador exterior que intenta identificar a […]



Nor da euskalduna? (Gara. 2010-09-17; Berria. 2010-09-22)

By • Sep 17th, 2010

Ekainaren 6an egunkari honetan bertan argitaratu zidaten «Euskal identitatea: Eraikitzen delako `da’» artikuluaren osagarria da artikulu hau. Aipatu artikuluan euskal identitatea (naziotasuna) borondatea eta faktore objektibo dinamikoen (hizkuntza, kultura…) arteko elkar eragiteak sortutako eraikuntza zela nioen. Iritzi artikulu honetan, berriz, identitate hori eraikitzeko, euskalduna (euskal nazioko kide) izateko, zer elementu diren derrigorrezko argitzen saiatuko naiz.