Author Archive

Akordionismoa (Naiz: 2016/12/08)

By • Dec 15th, 2016

Denok ditugu gogoko batez ere kirolean izaten diren buruz buruko borroka epikoak. Alde batean edo bestean kokatzeko aukera ematen digutenez, munduak duen konplexutasunetik atsedena hartu eta guztia dikotomia baten arabera erabaki daitekeen ilusioa sortzen baitigute.



Indar metaketaren kontra (naiz: 2016/03/22)

By • Mar 23rd, 2016

Orain dela urte mordoa, Filosofia ikasten hasi berritan, irakasle batek filosofiak erantzun borobilak ematen baino, galdera egokiak planteatzen laguntzen zuela esan zigun. Guk, Filosofia ikasita, munduko egia ezkutuen jabe egingo ginela uste genuen ikasle inuzenteok, momentuko desilusioa gainditzearekin bat, irakasle hark adierazitakoari zentzua aurkitu genion. Egia borobilen existentzia edo ausentzia alde batera utzita, galdera egokiak […]



Nazio hizkuntza izateari utzi estatu hizkuntza izan ahal izateko

By • Dec 9th, 2015

Estrategia abertzalea eta euskalgintzarena batzeak, maila diferentean bada ere, euskalgintzari argizari museoko zaindariaren papera gordetzen diola uste dut. Eta badakigu “berezitasuna” kontserbatzera mugatzen dena, konturatzerako hilko da. Abertzaletasunik gabeko euskalgintzak aldiz, heriotza horren azkartzea lekarke. Bi bideek, kontrakoak diruditen arren, euskararen ez-normaltasuna babesten dutenez euskararen desagertzea dakarte. Nola lortu orduan euskararen normalizazioa?



Bilgarria (Gara, 2015/10/23)

By • Oct 23rd, 2015

Ezker independentista konfrontazioa higadura handia sortzen zion parametroetan egitetik dator. Hori dela eta, konfrontazioaren ideia alboratu eta kontsentsuarena lehenesten hasi gara, kontuan hartu gabe gatazka eta konfrontazioa ezinbesteko elementuak direla gauzen egoera aldatu eta jendarte hobea lortu nahi duen edozein mugimendurentzat.



Euskal patologia (berria, 2014-10-12)

By • Oct 12th, 2014

Identitateez aritzerakoan, komenigarria da identitate politikoaren eta antropologikoaren arteko bereizketa egitea. Lehenengoa borondateak determinatzen du; bigarrena, aldiz, ez. Identitate politikoa etorkizunerako dugun nahi kolektiboak emango digu; horrela, independentzia nahi izateak subjektu independentistakoa egiten gaitu, adibidez.



Gure esku dagoelako bagoaz (naiz: 2014/01/18)

By • Jan 20th, 2014

«Katalunia posizioen gerratik konfrontazio demokratikora pasatzeko zorian dago. Bertatik azpimarratzen duten moduan, azaroaren 9ko galdeketari Espainiak eman diezaiokeen balizko debeku batek, independentzia demokraziaren sinonimo bilakatuko bailuke.»



«I AM BASQUE» (naiz: 2013/12/14)

By • Dec 15th, 2013

Euskal herritarren gehiengoa independentismora gerturatu nahi badugu, independentismo partikularzaletik unibertsalzalera egin behar dugu jauzia. Independentziak, partikular batzuen aldeko borroka izatetik, askatasuna, demokrazia eta justiziaren, hau da unibertsalen aldeko borroka sinbolizatzera pasatu behar du.



Lurrak kutxarilaz goldatzen (naiz: 2013/11/18)

By • Nov 18th, 2013

«Alabaina, azken 40-45 urteotan berrikuntza nabarmenik ez dela eman dirudi, eta, ondorioz, ur geldotan gertatzen den moduan, usteltze sintomak agertzen hasi dira. Usteltze sintomak eraginkortasunari baino «benetako» subjektua ‘babesteari’ garrantzi gehiago ematen zaionean agertzen dira.»



Euskal bideaz

By • Sep 20th, 2013

Independentismoa indartzeko esentzietara jo daiteke, baina horrek kontraesanak murrizteko balio lezakeen arren, subjektu independentista zabaltzea ekiditen du. Zeri eman nahi diogu garrantzia, independentista berriak sortzeari edo jada independentista garenok kontraesanik ez izateari?



Aske Guneak eta hegemoniaren erainkuntza (naiz: 2013/05/17; berria: 2013-06-19)

By • May 20th, 2013

Aske Guneekin martxan jarri den dinamika, porrota dela esan dute batek baino gehiagok. Ahots guzti hauek ez datoz leku berdinetik baina bat egiten dute ondorioan. Batzuk estrategia politikoak zuriak edo beltzak direla pentsatzen dutenak dira, helburu konkretua ez lortzeak borroka guztia indargabetzen duela diote: «pertsona batzuk kartzelara sartzea ezin identifika daiteke irabaztearekin».