Author Archive

El Correok zentsuratutako elkarrizketa. Ibai Atutxa.

By • Jun 19th, 2012

Ikasi berri dut, Kirmen Uriberen literatura marabillosoa zela esan izan banu, edo Kortazarren gaitasun kritikoak loratu izan banitu hor egongo nintzela: El Correoko “Territorios” gehigarri kulturalean. Orrialde osoa hartuko lukeen elkarrizketan. Baina ez, bi autoreon testuengana ezin da (egin nuen bezala) jarrera kritikorik hartu, eta horregatik elkarrizketa ez argitaratzea erabaki dute. Edo hobeto esanda, azken momentuan aldatu dute erabakiz, konfirmatuta baitzegoen pasadan larunbatean irtego zela, gero atzeratu eta azkenean zentsuratu duten arte. Eskerrak argitaratzeari uko egin baino lehen bidali zidatela hona ekarri dudan elkarrizketaren bertsioa.



Kanonaren gaineko nazioaz liburuko zati bat

By • Apr 24th, 2012

“Kanonaren gaineko nazioaz” liburuko lehenengo kapituluko azken atala da hau, kanon literario euskaldunaren gainean hatzen dudan postura azaltzen du pixkat. Ziutateaz eta Bilbao-New York-Bilbao izanik liburu honetan aztertuko ditugun testuak, ezinbestean hartu beharko dugu posizio ahalik eta argiena (euskal) literatur kanonari buruzko eztabaidan.



Literatur kanonak ‘izanarazten’ duenaz ohartzeko abisua (berria, 2012-04-18)

By • Apr 18th, 2012

Ibai Atutxak ikuspegi kritikoz aztertu ditu ‘Ziutateaz’ eta ‘Bilbao-New York-Bilbao’, ‘Kanonaren gaineko nazioaz’ saiakeran. “Euskal subjektua» bi aukeratara murrizten dutela dio: «terrorista» edo «bitxikeria»



Terrorista euskaldunaren eraikuntza diskurtsiboa* (452ºF aldizkaria 5.alea)

By • Aug 11th, 2011

Artikulu honek Estatu espainiarra eta horren legez kanpoko euskal terroristaren irudiaren eraikuntzari buruzko alderdi esanguratsu batzuk landu nahi ditu. ZEN plana (1983), Arartekoren analisiak (2009), edota Ertzaintzaren web antiterrorista (2011) bezalako Estatu nazioaren diskurtso ofizialak ezinbesteko egingo dira komunitatearen eraikuntzarako. Testu horiek diziplina, botere subiranoa eta kudeaketa gobernamentalaren analisira garamtzate. Triangelu horrek legez kanpokoa homo sacer gisara eraikiko du subjek(tifika)zio teknologia ezberdinen bitartez.



Elkarrizketa. Ibai Atutxa (Begitu. 2011-04-14)

By • Apr 14th, 2011

Bilbon Euskal Filologia ikasketak egin eta gero, Bartzelonan Literatura konparatuan eta filosofia garaikidean egin dodaz masterrak. Eta orain Valentziako Unibertsitatean doktoradutza proiektuagaz nabil, komunikazino eta ikasketa kulturaletan matrikulauta. New Yorkera, printzipioz urte beterako etorri naz ikerle bisitari edo visiting scholar moduan. Hemengo literatur kritikea oso indartsua da eta ezkerreko pentsamentuari benetan lotuta dagoz harrigarria emoten badau be. Ganera, ikerlearen lana oso serio hartuten dabe eta sarri Europan faltan somatzen dan kontua da hori. Dana dala, New York-en bizi nazela esango neuke, beste barik. Falmouthen, Londresen edo Bartzelonan lehenago ibili nazan moduan.



Tatxatuaren azpiko nazioaz. Liburu aurkezpena (Utriusque Vasconiae)

By • Jan 21st, 2011

Nazioaren kontzeptua ikuspegi soziologikotik, politikotik eta filosofikotik aztertu izan da gehienetan. Baina kontzeptu hori lantzeko bide «originala» hautatu du Ibai Atutxak (Galdakao, Bizkaia, 1984), Ur Apalategi editorearen hitzetan: «Gai serio horri zientziaren alorretik ekin dio, baina erreferentzia ezohikoekin nahasiz». Literatura konparatuaren bidetik aztertu du Atutxak naziotasuna, eta Tatxatuaren azpiko nazioaz saiakeran jaso du bere gogoeta. Utriusque Vasconiae argitaletxearekin kaleratu du bere lehen liburua, Kritika Literarioa sailean.



Manifestu atzeratua: irakurketa kritikoa

By • Nov 1st, 2010

“Poemak izenburutik bertatik aitortzen digu manifestua dela. Eta horrek hasieratik baldintzatuko du egingo dugun testuaren irakurketa bera. Hau da, herriaren askatasunari buruzko proiektu ideologiko eta politikoa publiko egin nahi duen Azurmendiren poema honek ez ditu onartuko betiko hurbilketa filologiko eta historizistak, eta literatur kritikaren eta baita literaturaren beraren irakurketa klasikoak ere (gaur egun batez ere indarrean daudenak) albo batera uztera garamatza.”



452ºf aldizkariko #03 alea eta #04 deialdia

By • Aug 2nd, 2010

* * * * * * *
Hirugarren alea argitaratu berri dugu Literatura konparatuari buruzko 452ºF aldizkarian (Web orria: www.452f.com). Cultural Studies-etan oinarritzen den monografikoa aurkezten dugu bertan, eta horrekin batera, baita datorren alerako deialdia ireki ere. Bertan, aldizkariko editorialaren atal bat eta deialdi berria jarri dizuet. Artikuluak oraingoz, hizkuntza originaletan badaude ere, itzulpenak abuztuan zehar argitaratuko ditugu.

Animatu, sartu, irakurri eta parte hartu!



Literatura irakurtzeko estrategia bat. Testuaren ideologiaz eta kritikaz

By • Jun 17th, 2010

“Sarrera honekin literatur kritikari zabaldu nahi diot tartea Lapiko Kritiko honetan. Irakurtzeko modu eta jarrera kritikoari hain zuzen ere. Eta horretarako, mediterraneoa deskubritu gabe, beste testu batzuen proposamenak elkarri nola edo hala josita irakurketa estrategia bat izan litekeenaren zirriborroa proposatu nahi dut ondoren. Hemendik aurrera hona ekarriko ditudan testu irakurketek (batzutan gehiago eta besteetan gutxiago) planteamendu honekin zerikusirik izango dutenez, testuenganako har daitekeen jarrerara bertara ekarri nahi dut eztabaida lehenengo.”



Hitz egin dezake euskaldunak?

By • May 19th, 2010

Spivakek subalternoaz egin zuen galdera (Can the subaltern speak?) gurera berridatzita sortu nahi dut eztabaidagai berria. Hitza hartzeaz eta hitza hartzearen prozesuak dakartzan ondorio eta identitate sorketak diskusio interesgarria sor dezake euskalduntasunaren gainean. Gogora ditzagun, hasteko, Imanol Galfarsororen hitzok, Arazoa berez gurekin dago. gaur egun sistemaren aurkako subertsio eta erresistentzia oro lagungarri baita, ez kaltegarri, […]