Author Archive

Intelektualak, kritika eta boterea (Frantzesez)

By • Oct 20th, 2009

Agone aldizkarian, 41. eta 42. zenbakietan, intelektualen borroka askatzailekiko jarreren azterketa burutzen da zenbait artikulu bidez. Atal hauen koordinatzaileek, Thierry Discepolo, Charles Jacquier eta Philippe Olivera, horrela aurkezten dute gaia:: “‘Intelektuala’ derrigorrez omen da ‘ezkertiarra’; ‘naturalki’ lan egiten omen du zapalduen alde; eta, batitk bat, bere eginbeharra desinteresatua litzateke. Iraganean gertatukoak bergogoratuz gero, baina, imajin […]



Ingelesaren aldeko lasterketa ahultzailea (Ingelesez)

By • Oct 19th, 2009

Mary Roy, Keralako (India) irakasle eta hezkuntzan adituak Indiako haurreri ingelesez  erakusteko maniaren ondorio ahulgarriez idazten du. Kerala adibidetzat erabiliz argudiatzen du ingelesez ikasteak bere kostua duela – ikasten dena ez ulertzeak desegokitasun eta autoestima ezaren sentimenduak bultzatzen baititu.  Alderantziz, gizakidetasuna eta trebetasun emozional zein kritikoa hedatze aldera ama hizkuntza abiapuntutzat erabiltzeak harreman hobeagoak baimentzen […]



Zizek: Azken liburuaren harira Democracy Now TB katean

By • Oct 19th, 2009

Slavoj Zizek Democracy Now telebista katean azaldu zen “First as Tragedy Then as Farce” liburu argitaratu berriaren harira kapitalismoari aldamiotza eskaintzen dion ideologia kritikatuz. Gizarte demokratikoetan zinismoaren onarmen irekiaz arituz gain, zeinak ez duen emantzipazio erradikalik baimentzen, kapitalismoaren krisialdi berriaz, ezkerraren egoeraz, askatasuna eta aukera(eza)ren gaiaz edo Hegoameriketako koiuntura berriaz hitzegiten du, besteak beste. Democracy […]



Butler-ren komunikatua

By • Oct 9th, 2009

Judith Butler unibertsitateko arazoez ari da, edo kudeagintza ‘eraginkorra’-ren nagusigoak dakarren emaitza hondagarriez (esteka), zeinak unibertsitatearen izate publikoa higatzen duen. Artikulu hau unibertsitataren ideia eta etorkizunaren kritika sendoago baten aintzindaritzat ulertu behar da. Ikus “etorkizun ausente batetik komunikatua” (esteka).



Etorkizun ausente batetik komunikatua (ingelesez)

By • Sep 27th, 2009

Unibertsitatearen heriotzari buruz kritika gogor eta garratza (UCSC-Kaliforniako Unibertsitatea-Santra Krutz) okupazio barrikadetatik idatzia – komunikatua irakurtzeko steka hemen informazioa hemen. Edu-factory mail zerrendatik jasota.



Adorno protesta-musika herrikoiaz

By • Sep 24th, 2009

Adorno, telebista elkarrizketa bakan baten bideoklip honetan, musika herrikoia eta protestaren arteko nahasketa eklektikoari eurra ematen.