Atal Berezia
Arnaldo Otegi. Elkarrizketa (hAUSnART 1. alea)
“Elkarrizketa osoan saiatu naiz (eta eskertzen dizuet) esaten zeintzuk diren aurrean ditugun benetako erronkak eta aukerak, maila nazionalean zein sozialean. Orain esan nahiko nuke askotxok sinestarazi nahi izan dutela, edota zintzoki sinetsi, gure estrategia berriaren “berritasun” bakarra eta determinantea “borroka armatuaren” ingurukoa izan dela (oso garrantzitsua izan dela ezin ukatu, hala ere). Baina ez da horrela, borroka armatuaren desagerpena ezinbesteko baldintza zen, baina aldi berean, ez nahikoa gure helburuak erdiesteko. Gure estrategiak integrala, herritarra, demokratikoa eta erradikala izan behar du. Eta horretarako, gure ildoak demokratikoa, parte-hartzailea, herritarra eta desobedientea izan behar du, baita ere. Politika egiteko beste alternatiba bat dugula frogatu behar dugu. Bide horretan gaude… baina bide luzea dugu.”
Azterketak eta Azalpenak
Zer da nazioa? (Gara. 2012-05-13)“Errealitatean, nazioa zer objektuk definitzen duen ez dago absolutuki esaterik; izan ere, nazioa kontzeptu historikoa den heinean, kontingentea da. Maila antropologikoan, nazioa, identitate kolektiboa izanik, identifikazioak zedarritzen du. Eta arrisku handia dago nazioa eta bertako kideak ezaugarri batekin identifikatzen dituzten planteamenduekin. Borondatea bigarren maila batean jartzen duten planteamenduek «Larramendi ohartu zenez, gaztainondoak definitzeko balio dute, ez gizakia eta haien kulturak». Ez «dute zerikusia giza borondatearekin, haren aktibitate sortzailearekin, ezta harekin ehundutako historia aldakorrarekin»”
Kanonaren gaineko nazioaz liburuko zati bat“Kanonaren gaineko nazioaz” liburuko lehenengo kapituluko azken atala da hau, kanon literario euskaldunaren gainean hatzen dudan postura azaltzen du pixkat. Ziutateaz eta Bilbao-New York-Bilbao izanik liburu honetan aztertuko ditugun testuak, ezinbestean hartu beharko dugu posizio ahalik eta argiena (euskal) literatur kanonari buruzko eztabaidan.
Etikaren eta politikaren arteko harremanaz (Gara. 2012-04-08)“Politikariak politikaren egitekoaz, “haren etorkizunaz eta hari dagokion erantzukizunaz arduratu behar duen etika bat” izanik, “iraganean izan diren erruei buruzko auzi argitu ezin eta hortaz politikoki antzuetan galdu egiten denean, kulpa politikoan erortzen da.” Hori egitea, hau da, arrazoi izateko «etika» baliatzea, Weberren ustez, gorrotagarria da. Horixe da, hain zuzen, gerra bat irabazten duenak (edo irabazi duela uste duenak) askotan egiten duena, “beti arrazoi izateko grina txar zikoitzari amore emanez, arrazoia bere alde zuelako garaitu duela nahi izaten du eta.” Euskal Herrian kirol nazional bihurtu da azken hori. Weberrek argi dauka, bide horretatik “behin gerra bukatu ondoren errudunak nortzuk ziren bilatzen hastea, atso zaharren kontua da; gizartearen egitura da gerra sortzen duena.”
Traineru bakarra (Gara. 2012-03-22)“Abertzaletasunak, beste edozein diskurtso nazionalistak bezala, subjektu politiko bat zedarritzea du xede; nazioa. Diskurtso nazionalistak, naziokoa nor den eta nor ez den esango digu hortaz. Nazioa definitzea, helburu politiko konkretu bat(zuk) lortzeko estrategia politikoa da, helburu politiko bat(zu)en aldeko subjektua mugatzen ari baita. Ñabardurak ñabardura, abertzaletasunaren kasuan, helburu politiko hau independentziarena izan da. Hortaz, euskal nazioaren diskurtso bat egokia izango da definizio horrek barnebiltzen duen jende multzoak helburu politiko horrekin bat egin eta multzo hori zabaltzen laguntzen badu. Laburtuz, diskurtso abertzale bat ona izango da subjektu independentista indartsua egituratzeko gaitasuna badu.”
500 urte estrategiarik gabe (Gara. 2012-03-11)““Independentzia, instituzioetatik ala instituzioetatik kanpo?” galderaren bueltan, Joseba Ariznabarreta eta Pako Aristi “500 urte estrategiarik gabe” premisan oinarrituta hainbat hitzaldi eman dituzte azken aldian, independentziarako estrategiarik ez dagoela esanez, eta egungo estrategia guztiak akasdunak eta alferrikakoak direla azpimarratzen. Aristi eta Ariznabarretaren kritiken funtsa bi ardatzetan laburtu daitezke.”
Elections in liberalism: a political economy approachLiberal democracy (system) seems increasingly a large mall where each participating (political parties) store has its role. The interesting point is that system has legitimacy, thanks of the rules have been chosen from the majority of the system. These ground rules are unchanged, and provide stability to the game, are protected by the monopoly of violence. For the customer (citizenship) it is important that the stores are open, rather than closed. For the seller, too. In this relationship, the seller (Political leader) is interested in the socialize the opinion that the client is who decides. But of course that really decides this is the seller’s partner (the capitalist partner).
Lettre à JLG: erlazioei buruzko ikerketaZer eraldatzeko baina? Egia ote Quo vadis Europa horrek benetan kezkatzen gaituela? Europa: Bizimodu mendelbaldarrari alternatibarik eraiki ezin dion kontinente zaharra. Hemen dugu berriro ere Hegelen nagusia eta esklaboaren ateko dialektika, eskubia nagusi eta ezkerra… auskalo. Horra hor zuk bideoari buruz behin esandakoa metafora hits bihurtua, eskubiko bobinari nagusi deritzola eta ezkerrekoari esklabo. Baina sinets dezagun baietz, egoera aldatu dezakegula. Ez dugula Lars von Trier eta bere Melancholia behar eta uko egiten diogula zerura etsiturik begira egoteari lurrean izorratzen gaituzten artean, heriotzak noiz berdinduko zain. Nahiago dugula Eisenstein eta berak Odessako eskilaretako sarraskiaren eta lehoien esnatzearen artean egindako muntaia.
Marxismoa: Kultura eta Eragiletasuna (4/5)Marxismoaren ideien historiarekin jarraituz 4. atal honen lehen zatian 1960 hamarkadan sortutako Ezker Berriaren kontu azkarra emango da. Bigarren zatian, Louis Althusserren i(nte)rrupzio teorikoa aurkeztuko da, sail honetan garatu periodizazioan, Marxismoaren hirugarren momentuarekin datorrena, estrukturalismoarena, hain zuzen ere; eta atal honen 3. zatiarekin, garai horretan Ekieuropako komunismoaren bukaerarekin batera sendotzen den post-marxismoen proliferazioarekin amaituko da azalpena.
Liburu Kritikak »
Eduardo Apodaka: «Norberatasuna politizatu behar da» (berria. 2012-04-19)
[Norberatasuna] Gaur egun, kontsumo gai bilakatu da. Eta indibidualismoa saldu nahi izan dute, autonomiaren maskarapean. Behin eta berriz aipatzen zaigu norbanakoa dela errealitatea ulertzeko modu bakarra, baina izaki soziala da gizakia, eta norberatasunaren eraikuntza ere gizartearekin lotuta dago. Ezin, beraz, norberatasunik landu, gizarteko harremanak landu gabe. Ezin norbera izan, auzoa gabe. Hori da Apodakaren aldarrikapena, baina «absentismo soziala» da nagusi.
Literatur kanonak ‘izanarazten’ duenaz ohartzeko abisua (berria, 2012-04-18)
Ibai Atutxak ikuspegi kritikoz aztertu ditu ‘Ziutateaz’ eta ‘Bilbao-New York-Bilbao’, ‘Kanonaren gaineko nazioaz’ saiakeran. “Euskal subjektua» bi aukeratara murrizten dutela dio: «terrorista» edo «bitxikeria»
Ekuazioak, Behiak sindromea eta kontraesanak
(Bakea gudan. Unamuno, historia eta karlismoa, Joxe Azurmendiren liburu argitara eman gabeari komentarioa) Urtemuga anitz ospatzen ditugu aurten. 1512tik 500 urte igaro dira. Gernikak 75 urte pasa ditu bonbardaketaren hotsen oihartzunarekin. Unamunoren azken hatsa ere Gernikako bonbardaketaren urteberean eman zen. Eta zenbat urtebetetze, urtemuga, eta beste zenbat ospakizun ez ditugun izango aurten. 25, 15, 40… [...]
Albistekaria »
Geographies and Onto-Cartography: Oedipus and Continental Philosophy (Larval Subjects, 2012/04/12)
“As a member of the fucking third world, whatever I say, write, or publish about continental philosophy does not count because first and foremost I am supposed to talk about the fucking Islam and how it can be reformed according to fucking Western standards.” Larval Subjects reproduces an interesting and distressing post by friend Z. on facebook, which Lakiko Kritikoa in turn reproduces.
Xabier Isasi: «Euskal Herriko errealitatearen erakusleiho izan nahi dugu». (Joseba Salbador, Gara. 2012-04-08)
Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak zortzi urte daramatza Euskal Herriari buruzko datu estatistikoak zein iritziak bildu eta plazaratzen. Orain arte, urtez urteko datuekin liburu moduko txostenak argitaratzen zituen, baina orain urrats garrantzitsu bat eman du blog berri bat sortuz, informazio hori guztia sakondu eta modu eraginkorragoan zabaltzeko. Xabier Isasi (Deustu, 1956) EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea da Gaindegiako lehendakaria eta hitz gutxitan laburbiltzen du elkartearen helburua: «Euskal Herriaren erakusleiho izan nahi dugu».
España: inquisición, condena y perdón (Gara. 2012-03-12)
“La constante que se esconde detrás de todos estos ejemplos de la historia es la claudicación de la política ante una ética concreta. Es el afán colonizador de la modernidad, del imperialismo y de la inquisición españolas: hay que controlarlo todo, desde las conductas hasta la conciencia. Un Estado, y un sistema, el español, en el que el papel que ha jugado la libertad ha sido nulo. Lo que mueve la política, o cuanto menos su retórica, son el bien y el mal morales. De este modo, conceptos tan cristianos como la culpa y la condena son el leit motiv de la política también en Euskal Herria. La Iglesia católica se convierte en Estado y el Estado se convierte en Iglesia católica.”
Iragarpenak »
Jornadas de Estudios Vascos “Buenos Aires 2012”
El Centro de Estudios Arturo Campion y la Universidad Vasca de Verano convocan a investigadores y estudiosos de la temática vasca en sus más diversas manifestaciones, con el propósito de dar a conocer sus trabajos. Fecha: 24 y 25 de agosto de 2012.- Lugar: Universidad de Palermo, Buenos Aires.
Lacan.com/Actuality
Lacan.com/Actuality Jacques-Alain Miller on France Culture Jacques-Alain Miller on Reading a Symptom Eric Laurent: Buenos Aires Lacaniano 2011-2012 Slavoj Zizek in Istanbul Slavoj Zizek: The Situation is Catastrophic Slavoj Zizek: Choosing our Fate Slavoj Zizek: The Struggle for European Legacy Alain Badiou – Is Communism the Answer to the Crisis? Badiou’s play “Ahmed the Philosopher” A.Badiou interviews [...]
elearazi.org, itzulpengintza web orrialde berria
Hasierako horman diogun bezala, itzulpena, hausnarketa eta sorkuntza izanen ditugu ardatz. Horrek ere ez gaitu espezial egiten, badira baliabideak alor horietako bakoitza ederki jorratzen dituztenak, badakigu. Geurekoiak gara, ordea, eta guk aukeratzen ditugunak jaso nahi ditugu, interesgarritzat ditugun testuak euskaratu eta itzulpenari buruzko hausnarketak plazaratu. Ez gatoz inoren edo ezeren ordezko. Ezta iruzkin profesionalak eta erreferentziaz jositako tesiak aurkeztera. Horretarako bada gu baino hobeki prestaturiko jende andana. Itzulpengintza diziplina artean baino ez dugu ulertzen, harremanean, horregatik komunitate anitz eta zabal horretan gure alea jarri nahi dugu, guzia idatzita omen dagoen honetan ikuspuntua eman. Apalkeriarik gabe, ordea.
